XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sherlock Holmes'ek Donosti'ko Gaztelupe'n irurogei milla pezta eta kapela nola galdu zituan (Ertzain-Eleberria) Latiegi'tar Bixente'k.

Asarre jeiki zan Watson sendagillea: - Egun guzian aritu gera lanean jo-ta-ke, baiñan, nere ustez, ezer gutxi da, lortu aal izan duguna.

- My dear Watson, bat nator zurekin.

- Arazo gogorra, esku-artean daukagun au.

- Iñoiz izan dugun zaillena, bearbada -; erantzun zion, astiro pipa artuz besaulki batean eserita, oldozkor lurrera begira zegoan Sherlock Holmes ikerketalari ospetsuak.

Ez zebillen oker.

Sir Solomon Newfork injineruaren arazoa izan bait zuan, sekulan bere eskuetara irixi ziran arazo guztien artean, biurrienetako bat.

Eta, arrigarria dana.

Ez zan, iñolaz ere, Sherlock Holmes arazoaren zurrunbilloan sarturik aurkituko, aurretik Gaztelupen 60.000 duro aiek galdu ez balitu.

1929'ko Dagonillaren 21'a zan Sherlock Holmes eta Watson sendagillea, Donosti'ko Maria Kristina arroztegian, Sir Solomon Newfork injinieruaren arazo artaz, nekaturik eta asperturik, alkarrizketan ari ziran egun ura.

Amar egunez aurretik etorri ziran Euskalerrira, len emen igarotako aldi luze atsegiña bir-gozatu naiean.

Emen izanak genituan bampacirc; biak. Amezketa' ain zuzen.

Eta adiskide aundiak egin zituzten an.

Zuk seguruaski oroitzen dituzun bi neskatx xoragarri aiek bereiziki: Maixux eta Maiñaxi (1) Ikusi ezazute, Sherlock Holmes Amezketa'n. Saski Naski, 34'gn. zenbakia. 102 orrialdea.

Aurreneko egunak, jakiña, oraingo ontan ere Amezketa'n igaro zituzten Sherlock Holmes'ek eta bere betiko lagunak, Watson sendagilleak.

Maiz etortzen ziran alataguztiz Donosti'ra, Maria Kristina arroztegian 30 egunerako artu zuten gelara.